/*Red Crow: Red Crow -ren hasiera*/ Red Crow -ren hasiera - Red Crow
Demo Blog

Red Crow -ren hasiera

by Jokin on Nov.22, 2009, under , , , , ,

Antonio Kadarso eta Yerai Elejalde betiko lagunak izan dira, 12 urterekin Eneko Azpeitia ezagutu zuten eta hirurak lagunak egin ziren. 2007an Markel Bilbao ezagutu zuten, eta laurak gitarra jotzen zutela konturatzean, punk-eko abestiak jotzen hasi ziren. Baina musika tresna mota gutxi zirela konturatu ziren eta Yeraik, talde guztiaren laguntza ekonomiakoarekin, baxua jotzera pasatu zen.
Herri bereko ezagun batzuek bertako institutuko festa batean jotzeko eskatu zioten laukoteari, baina bateria falta zitzaien. Azkenean beste talde bateko bateria batekin Red Crow-ren lehenengo abestia jo zuten kontzertu batean.
2008an Enekok taldea utzi zuen, musikan interesa galdu zuelako. Dena den, 2009an bateria bat aurkitu zuten, Tomas izenekoa, 38 urteko herriko gizon bat, bere gaztetasunean herri bereko talde batean jo zuen bateria bezala. Tomas taldean sartzean Red Crow behingoz osatutzat eman zuten. Handik aurrera heavy jotzeari ekin zioten, punk-a alde batera utzita.
2009ko udan Tomasek Red Crow-ren lehenengo kontzertua izango zena prestatu zuen, "Tubo-escape"-ren, Laguardiako musika talderik inportanteena, telonero bezala. Lehenengo kontzertua izan zen, baina arrakasta asko izan zuen, jende asko hurbildu baitzen. Geroztik, entseiatzen jarraitu zuten, 2010eko urtarrilararte, beste kontzertu bat eman zutela beste talde gazteekin batera, hau ere Larguardian.
Tomasek, kontzertutik denbora gutxira, lana eta musika partekatzeko denborarik ez zuela aitortu zien taldekideei, eta taldea utzibehar izan zuen. Handik gutxira, Yerai ere utzi egin zuen taldea, heavy estiloa ez zitzaiola asko erakartzen aipatuz.
Gaur egun, bakarrik Antonio eta Markel diardute taldean, bi gitarrek baxua eta bateria bilatzen dabiltza, taldea osatu dezan.

0 comentarios more...

0 comentarios

Publicar un comentario

Datos personales

Looking for something?

Use the form below to search the site:

Still not finding what you're looking for? Drop a comment on a post or contact us so we can take care of it!