/*Red Crow: Zer da heavy metala?*/ Zer da heavy metala? - Red Crow
Demo Blog

Zer da heavy metala?

by Jokin on Nov.22, 2009, under , , , ,


Heavy metala rock and roll estiloaren aurrerapen bat da. Heavyaren berezitasunak, erritmoen abiadura eta bolumen altuak dira. Heavya hasi zuten talde nagusienak, Deep Purple, Led Zeppelin, Jimi Hendrix eta Black Sabbath izan ziren 70. hamarkadan, beraien hasierako kantak entzuterakoan rock and rollaren eta bluesaren eragina zutela nabari da.

Ezaugarriak

Heavy metalaren ezaugarri nabarmenenak gitarraren oinarritutako soinua, erritmo indartsuak eta estilo klasiko, blues edo sinfonikoak dira. Nolanahi ere, heavy metalaren azpigeneroek euren ezaugarri propioak dituzte, zein askotan jatorrizko eratik aldentzen den.

Allmusic.comen arabera, rock and rollaren hamaika eraren artean, heavy metala muturrekoena da bolumena, matxismoa eta eszenaratzeari dagokienez.


Instrumentazioa

Heavy metal talde tipikoena bateriak, baxuak, erritmo-gitarrak, gitarra nagusiak eta abeslariak (instrumentu jotzailea edo ez) osatzen dute. Teklatua estilo batzuetan erabiltzen da, nahiz eta beste batzuetan aldatu egiten den. Gitarra da, berriz, heavy metalaren oinarria. Gitarraren distortsioa soinu “heavy” eta boteretsua ateratzeko erabiltzen da. Denboraren poderioz, gitarra-soloak ere heavy metalaren ezaugarria bihurtu dira. Halaber, teknologiak aurrera egin ahala, gitarraren soinua aldatzeko modu berriak sortu dira.

Heavy metalaren abeslariak ezberdinak dira oso abilezia eta estiloaren aldetik. Badira opera modukoak, Judas Priesteko Rob Halford edo Iron Maidengo Bruce Dickinson bezalakoak, baita nahita zakartutako ahotsak, Motörheadeko Lemmy Kilmister edo White Zombieko Rob Zombie gisakoak. Azpigenero batzuek are ahots gogortuagoa erabiltzen dute, death metalak edo black metalak esaterako.

Zuzeneko soinuan, bolumenak berebiziko garrantzia dauka. Jimi Hendrixek eta The Whok (garai batean Guiness Liburuak munduko talderik ozenena izendatu zuen) egindako bideari eutsirik, hasieratik, heavy metal taldeek helmuga berriak bilatu zituzten bolumen arloan. Black Sabbatheko Toni Iommi zein The Whoko Pete Townshed gitarra joleek entzuteko ahalmenean galera nabarmenak pairatu taldea behar izan dituzte zuzeneko emanaldietako bolumena dela eta.

Hizpideak

Pop musikako adar askotan bezala, heavy metalen irudia oso garrantzitsua da. Albumeko azalek, janzkerek edota zuzeneko emanaldiek, musikarekin batera, taldearen nortasuna osatzen dute. Beti ere, musika da, kasu gehienetan, lehentasuna.

Rock historialariek bi eragin ikusten dituzte heavy metalaren hizpideetan. Alde batetik, Mendebaldeko pop musikak errealitatetik ihesa utzi dio metalari, fantasian oinarritutako letretan ikusten den bezala. Beste alde batetik, afrikar amerikarren bluesak bere errealitate gordinaren kutsua eman dio metalari, galera, depresioa edo bakardadea azpimarratzen baititu.

Hori dela eta, iluntasuna, gaizkia, botere edo apokalipsi gaiak bizitzako arazoak adierazteko bitartekoak dira. 1960ko hamarkadako “peace and love” (bake eta maitasuna) filosofiaren aurrean, heavy metalaren kontrakulturak argia iluntasunez nahiz bukaera zoriontsuak errealitate gordinaz ordezkatu ditu. Metalaren aldekoek iluntasun hori mezuaren mamia ez dela aldarrikatzen badute ere, kontrakoek bizitzako alde ezkorrak goraipatzen direla egozten diote metalari.

Heavy metalaren hizpideak 1950eko, 1960ko eta 1970eko hamarkadetako pop musikarenak baino sakonagoak ohi dira, gerra, hondamendi nuklearra, ingurumenaren auziak edota politika zein erlijio propaganda baititu jomugan. Hala ere, ikuspegia sinpleegia jorratzen da askotan, heavy metalaren hiztegi poetikoak dikotomiak bultzatzen dituelako: argia iluntasunaren aurka, itxaropena etsipenaren aurka, ongia gaizkiaren aurka…

1 comentarios more...

1 comentarios

Publicar un comentario

Datos personales

Looking for something?

Use the form below to search the site:

Still not finding what you're looking for? Drop a comment on a post or contact us so we can take care of it!